Amelia de Irazazábal

Amelia de Irazazábal Nerpell
(Crémenes 1926 – Madrid 2004)

Zientzietan Doktorea (1953) eta irakasle ondokoa Valladolideko Unibertsitateko Kimika Organikoaren katedran, 1968an Instituto de Información y Documentación del Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC) institutuan sartu zen, eta bertan lan handia eta oparoa egin zuen terminologiaren alorrean erretiratu zen arte. Hiztegi zientifikoan eta teknikoan espezialistarik onenetako bat izan zen. CSICetik bere lanak bultzatzen hasteko, Hispanoterm (Centro de Terminología Científica y Técnica en Español) zentroa sortu zuen 1977an Criado de Val irakaslearekin batera, bere garaiko terminologia-normalizaziorako nazioarteko erakunde garrantzitsuenekin lankidetzan.

Espainierako terminologiaren aldeko etengabeko jarduera bideratzeko, ICYT (Instituto de Información y Documentación en Ciencia y Tecnología) eta ISOCen (Instituto de Información y Documentación en Ciencias Sociales y Humanidades) Espainiako Hizkuntza Zientifikoaren Normalizazioari buruz garatu zituen ikerketa-programak baliatu zituen, eta CSICeko Terminologiako Taldea zuzendu zuen (1985etik aurrera TermEsp izena hartu zuen, eta penintsulako espainierarako terminologiaren bihotz handia bihurtu zen). Espainierako terminologia defendatzeaz gain, Espainiako beste hizkuntzetako (katalana, galiziera eta euskara) lexiko zientifikoen eta teknikoen alde agertu zen, eta halakoen garapena bultzatzeari ekin zion.

Ildo horretan, erakunde nazionalekiko (UZEI eta TERMCAT) eta nazioartekoekiko (Infoterm, TermNet eta Unión Latina) harreman estuaren bidez CSICen garatutako jarduera bizia bateratu zuen hizkuntza dokumentalak eta tesauro eleaniztunak lantzearekin eta garatzearekin.

Espezialisten prestakuntza ere proposatu zen, lehenik ICYTen eta gero Espainiako unibertsitate ugaritan (Granada, Valladolid, Alcalá, Las Palmas Kanaria Handikoa, Madrilgo Complutense, Euskal Herriko Unibertsitatea, Castellóko Jaume I, etab.), eta doktorego-ikastaroak ere eman zituen prestakuntza haietan.

Ehun bat glosario, tesauro, liburu eta artikuluren egilea izan zen. Ikerketa-kontratu ugaritan parte hartu zuen enpresa publikoekin (Europako Erkidegoko Batzordea, Herri Lan eta Hirigintzako Ministerioa, Osasun eta Kontsumo Ministerioa, Osasunaren Mundu Erakundea, etab.) eta pribatuekin (Logomotiv, Mapfre, Airtel, besteak beste) Autoretza zientifikoa bere senarrarekin –Miguel Pedro de Andrésekin– ere partekatu zuen, eta berarekin lankidetzan landu zuen Stahleisen-Wörterbuch (Deutsch-Spanisch, Spanisch-Deutsch) Diccionario hierro y acero (alemán-español, español-alemán) hiztegia. Unión Latinarekin batera, espainierako terminologia-baliabideen katalogoa argitaratu zuen.

Granadako Unibertsitateak urrezko domina eman zion, itzulpengintza eta interpretazioko ikasketetan eskainitako ohiko lankidetza aitortzeko.

2003ko urtean, International Information Centre for Terminology (Infoterm) zentroak Eugen Wüster (*) saria eman zion, terminologiaren alorrean nazioartean nabarmentzen diren ikertzaileei eman ohi zaiena.

Purificación Fernández Nistal
AETEReko Zuzendaritza Batzordea

(*)Amelia de Irazazábalen onarpeneko eta esker oneko hitzaldia eta ekitaldiko argazkiak: PDF_fitxategia

Ikus, halaber:

Gómez de Enterría, Josefa; Gallardo, Natividad (2005): “Amelia de Irazazábal, in memoriam. Amelia de Irazazábal Nerpell (1926-2004): impulsora de la terminología científica en lengua española”. En Gómez de Enterría, Josefa (coord.): Comunicar y enseñar a comunicar el conocimiento especializado. V Jornada-Coloquio de la Asociación Española de Terminología (15 de Octubre de 2004). Madrid: Centro Virtual Cervantes.
Testu osorako sarbidea:
http://cvc.cervantes.es/lengua/aeter/memoriam.htm

Navarro, Carmen (ed.) (2008): Terminología, Traducción y Comunicación Especializada: Homenaje a Amelia de Irazazábal: Actas del Congreso Internacional, 11-12 de Octubre 2007, Università Degli Studi di Verona, Dipartimento di Romanistica. Verona: Fiorini. ISBN: 8887082804, 9788887082807

Mayoral, Roberto; Gallardo, Natividad (2012): “Estimada Amelia”. En Terminàlia, 6 (juny 2012), pág. 60-62
Testu osorako sarbidea: http://revistes.iec.cat/index.php/Terminalia/article/view/65809/pdf_378

Cabré, M. Teresa (2012): “Nota en record d’Amelia de Irazazábal, sempre present en el meu record”. En Terminàlia, 6 (juny 2012), pág. 63-64
Testu osorako sarbidea:
http://revistes.iec.cat/index.php/Terminalia/article/view/65810/pdf_379

“Bibliografia més rellevant d’Amelia de Irazazábal” [compilada por Gemma Martínez Ayuso]. En Terminàlia, 6 (juny 2012), pág. 65
Testu osorako sarbidea:
http://revistes.iec.cat/index.php/Terminalia/article/view/65811/pdf_380