Joaquín García Palacios Espainiar Filologian doktorea da Salamancako Unibertsitatean eta Unibertsitateko Katedraduna Itzulpen eta Interpretazioko Sailean, eta 1999 eta 2004 bitartean bertako zuzendaria izan da. Espainierarekin eta hizkuntzalaritza aplikatuarekin zerikusia duten hainbat gai landu ditu, eta gaur egun Terminologia eta Terminologia Kudeaketako klaseak ematen ari da. Espainierari, lexikoari eta hiztegiei buruzko artikuluak eta monografiak argitaratu ditu, bereziki terminologiari eta hiztegi espezializatuei buruz eta bi arlo horiek itzulpengintzarekin dituzten harremanetan. Bere azken artikuluak neologian eta mendekotasun terminologikoan zentratuta daude. Gaur egun, neologia terminologikoari buruzko ikerketa-proiektu bat zuzentzen du neurozientzien arloan, eta beste bat espainieraren neologia orokorraren arloan.
Informazio gehiago bere webgune pertsonalean: http://diarium.usal.es/gpalacios/
Nava Maroto García Itzulpengintzako doktorea da Universitat Jaume I unibertsitatean, kontzeptu-harremanak ontologia bidez formalizatzeari buruzko tesiarekin. Hamabost urtez irakasle aritu da Madrilgo Complutense unibertsitateko Itzulpengintza eta Interpretazioko titulazioan, Terminologia, Teknologiak eta Dokumentazioaren atalean. Gaur egun, eskolak ematen ditu Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Zientzia eta Teknologiari Aplikatutako Hizkuntzalaritzaren Sailean eta hainbat master ofizialetan (besteak beste, Alcalá de Henareseko Unibertsitatean, Valladolideko Unibertsitatean, Salamancako Unibertsitatean eta Universitat Jaume I unibertsitatean). Universitat Jaume I unibertsitateko TecnoLeTra ikerketa-taldearekin lankidetzan aritu da (2006-2012), eta Salamancako Unibertsitateko NeoUsal-ATeNeo ikerketa-taldeko kidea da 2013az geroztik. Europako Batzordearen Itzulpen Zerbitzuan lan egin du terminologo gisa, baita zerbitzu-nazioartekotzerako hainbat proiektutan ere.
Rosa Castro Prieto doktorea da Itzulpengintzan eta Interpretazioan Granadako Unibertsitatean eta lizentziaduna Espainiar Filologian Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Bi unibertsitate horietan garatu du karrera akademikoa. Itzulpengintzari aplikatutako Terminologia irakasten du Granadako Unibertsitateko lizentziaturan eta Itzulpengintzako graduan Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Era berean, irakaslea da unibertsitatearteko Ikus-entzunezko Itzulpengintza eta Lokalizazioko masterrean (TRAVLOC), Terminologia Kudeaketa irakasgaia koordinatzen eta irakasten. Zenbait artikulu argitaratu ditu: alde batetik, espainierazko lexikoa ikuspegi historiko berri batetik aztertzera bideratuak; bestetik, terminologia, terminologiaren kudeaketa, itzultzailearen prestakuntza eta itzulpen-prozesuaren teknologia berrien aplikazioa aztertzera bideratuak. Duela hamabost urte baino gehiagotik hona, ikertzaile gisa parte hartu du bitartekariaren komunikazioko prestakuntza integralarekin zerikusia duten irakaskuntza-berrikuntzako proiektuetan (Aula.int), bai eta ezagutza espezializatua hizkuntza-ikuspegitik sortzera bideratutako ikerketa-taldeetan ere.
Informazio gehiago bere webgune pertsonalean: https://sites.google.com/site/mrosacastroprieto/
Chelo Vargas-Sierra –Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziaduna eta doktorea (ingelesean)– Alacanteko Unibertsitateko (UA) irakasle titularra da. Doktoregoko aparteko saria lortu zuen 2007an. Terminologiako Masterra du Pompeu Fabra Unibertsitateko Institut Universitari de Lingüística Aplicada-n (IULA), eta UAko “Informatikaren aplikazioak” doktorego-ikastaroan ‘Irakaskuntza-nahikotasuna’ ere badu. Horrez gain, terminologiari eta itzulpen espezializatuari buruzko zenbait graduondoko ikastaro ere baditu. Bere ikerketa-lerroak hauek dira, besteak beste: terminologia, terminografia, corpus-hizkuntzalaritza, itzulpen espezializatua eta ordenagailuz lagundutako itzulpena; lerro horietan guztietan hainbat argitalpen eta hitzaldi ditu.
Informazio gehiago bere webgune pertsonalean: http://personal.ua.es/es/chelo-vargas/
Iria da Cunha Fanego doktorea da Pompeu Fabra Unibertsitateko Hizkuntza-zientzietan eta Hizkuntzalaritza aplikatuan. Iria da Cunha Fanego doktorea da Pompeu Fabra Unibertsitateko Hizkuntza-zientzietan eta Hizkuntzalaritza aplikatuan. Ramón y Cajal ikertzailea da Atzerriko Filologiak eta beren Hizkuntzalaritzak sailean UNEDen, eta “Hizkuntza Naturalaren Diskurtsoa eta Prozesamendua” lerroa zuzentzen du. ACTUALing (UNED) ikerketa-taldeko kidea da, eta Institut de Lingüística Aplicada-ko (IULA-UPF) IULATERM taldeko kanpoko kidea. AENORen AEN-CTN-191 Terminologiako Batzordeko batzordekidea da. Honako hauetan parte hartu du: Comité Ejecutivo de la Red Iberoamericana de Terminología (RITERM) batzordean eta Debate Terminológico aldizkariko Argitalpen Batzordean (2010-2014). UNEDen klaseak ematen ditu terminologiaz, itzulpen espezializatuaz, hizkuntzalaritzaz eta IKTz.
Informazio gehiago bere webgune pertsonalean: http://iriadacunha.com/
Imanol Urbieta Sorarrain ekonomialaria da, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean. Bere ibilbide profesionala hainbat erantzukizun-kargutan garatu du –batez ere administrazio- eta finantza-arduradun gisa– hainbat enpresa eta erakundetan. Gaur egun, eta 2002az geroztik, UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroko kudeatzailea da. Euskadiko Hizkuntza Industrien klusterraren (Langune) diruzaina da. EAFTeko (Terminologiako Europako Elkartea) Zuzendaritza Batzordeko kidea da. Ekonomialarien Euskal Elkargoko (Gipuzkoa) Zuzendaritza Batzordeko kidea da.
Informazio gehiago bere webgune pertsonalean: https://www.linkedin.com/in/urbieta/
Miguel Ángel Candel-Mora, Ingeles Filologian doktorea eta Itzulpengintzarako Masterra Kent State University-n, irakasle titularra da Universitat Politècnica de València-ko Hizkuntza Aplikatuaren Sailean. Espezialitate-hizkuntzei, itzulpenari aplikatutako terminologiari eta hizkuntza-teknologiei buruzko ikastaroak ematen ditu bertan. Duela 25 urte baino gehiagotik aktiboki parte hartu du itzulpenaren eta lokalizazioaren industrian. Hauek dira bere interes akademikoak: itzulpenerako hizkuntza-teknologiak aztertzea; terminologiaren kudeaketari aplikatutako tresna informatikoen erabilera; corpus-hizkuntzalaritza; eta datuen eta testuen ustiapena. Gaur egun, Universitat Politècnica de València-ko Hizkuntzetako eta Teknologiako Masterreko zuzendaria da.
Informazio gehiago: https://www.linkedin.com/in/miguelcandel/