TERMINESP ekimena 2005ean jarri zuen abian AETERek, eta seguru asko gure elkartearen proiekturik handinahiena da, M. Teresa Cabré-k diseinatutako proiektutik abiatuta:

Helburuak

  • Espainierazko terminologia antolatzea Espainian.
  • Espainierazko terminologiaren antolamendua artikulatzea espainieraz bestelako autonomia-hizkuntzetako terminologiarekin (katalana, euskara eta galegoa).
  • Espainiera erabiltzen duten herrialdeen antolaketa terminologikoa bultzatzea, zehazkiago Latinoamerikako herrialdeetan.
  • Eta, azkenik, sare bat antolatzea, Latinoamerikako eta Espainiako nodoak erakunde bakar batean bateratuko dituena.

Etapak

  • Lehen etapa: Espainierazko terminologia antolatzea Espainian.
  • Bigarren etapa: Espainierazko terminologiaren antolamendua artikulatzea espainieraz bestelako hizkuntzak dituzten autonomia-erkidegoetako erakunde terminologikoekin.
  • Hirugarren etapa: Penintsulako espainierazko terminologia Ameriketako herrialde hispanikoetako espainierazko terminologiarekin artikulatzea.

Moduluak

  • 1. modulua: Terminologia eskuratzeko eta kontsulta antolatzeko plataforma bat sortzea. TERMINESP PLATAFORMA
  • 2. modulua: Adituen batzordeen bidez terminologia onartzeko sistema bat diseinatu eta ezartzea. VALITER
  • 3. modulua: Espainieraren terminologiarako hizkuntza-batzorde bat sortzea. COLTE

LEHEN EKINTZAK (2005-2014)

TERMINESPeko batzorde sustatzaileko kideak:

  • Espainiako Terminologia Elkartea (AETER), lehendakariak ordezkatuta
  • EBko Itzulpen Zuzendaritza Nagusiko eleaniztasun eta koordinazio terminologikoko unitatea
  • Cervantes Zentro Birtuala
  • El Español, idioma de traducción Fundazioa
  • Red Iberoamericana de Terminología (RITERM)
  • Unión Latina

Etapa honetan, batzorde sustatzaileak ekintza hauek egin zituen:

  • Proiektuari laguntza instituzionala bilatzea.
  • COLTE eratzea, Real Academia Española izanik lehendakari eta AETER idazkari.
  • AENORek UNE arauak lagatzea, datu-base terminologiko bihurtzeko. Universitat Pompeu Fabra-ren Institut Universitari de Lingüística Aplicada-k egindako ekintza, AENORen eta Instituto Cervantes-en babespean.
  • VALITER lineako balidazio-sistemaren lehen probak, EBko Itzulpen Zuzendaritza Nagusiko eleaniztasun eta koordinazio terminologikoko unitateak eginak.
  • BD TERMINESP (UNE arauen terminologia) argitaratzea, Fundación del Español Urgente-k (FUNDEU) kudeatutako Wikilenguan.

BIGARREN ETAPA (2014-2018)

2014an, EBko Itzulpen Zuzendaritza Nagusiko espainierako sailak bilera bat egin zuen proiektuaren sustatzaile batzuekin, hura indarberritzeko asmoz. Urte hartan bertan, AETERen batzarrak M. Teresa Cabré TERMINESP proiekturako AETERen ordezkari izendatu zuen.

2015ean, AETERek lankidetzako hitzarmen-marko bat sinatu zuen Instituto Cervantes-ekin, eta biek TERMINESP proiektuan zuten interesa biltzen zen bertan.

Madrilgo 2016ko urriaren 28ko bileran, Instituto Cervantes-ek iragarri zuen TERMINESP proiektua bere gain hartzeko prest zegoela misio instituzional gisa. TERMINESP proiektuaren gidaritza hartzea erabaki zuen, bere helburu nagusietako bat baita «espainieraren erabilera sustatzea eta erabilera horren kalitatea hobetzen laguntzen duten neurri guztiak sustatzea».

Etapa horretarako aurreikusitako ekintzak:

  • Instituto Cervantes-ek proiektuaren alderdi teknikoak eta finantzarioak diseinatzea, PLATAFORMAren eta VALITER sistemaren moduluetarako batez ere.
  • Atari bat diseinatu eta egitea, espainierazko ahalik eta baliabide terminologiko gehien biltzeko, kalitate-bermeak dituztenak betiere (elebakarrak, elebidunak edo eleaniztunak). TERMINESPen helburu nagusietako bat espainierazko terminologia ordenatzea zen hain zuzen ere.
  • Espainiako Terminologiaren Liburu Zuria egitea, Universitat Pompeu Fabra-ren Institut de Lingüística Aplicada, Instituto Cervantes eta AETERen eskutik. Espainiako terminologiaren mapa bat egitea, espainierazko terminologiaren liburu zuri gisa argitaratu nahi zena, bai liburu-formatuan, bai datu-base formatuan.
  • 2005etik aurrera argitaratutako AENOReko UNE arauak datu-base bihurtzea.
  • Espainiar Terminologiarako Hizkuntza Batzordea (COLTE) berritzea.

TERMINESPi buruzko azken berriak (2019-2020)

  • Jatorrizko proiektuari berrekin zaio, hainbat erakunderen baterako ekintza batean txertatzeko, espainierazko terminologiarako sarbide-plataforma bateratua eratzeko helburuarekin. Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzako Hizkuntza Teknologiak Bultzatzeko Planak bultzatu du ekimen hori, eta, horretarako, interes-talde bat eratu da. Talde horretan, Instituto Cervantes-ez gain, Europar Batasuneko Itzulpen Zuzendaritza Nagusia, CSIC eta AETER bildu dira
  • Berriz ere Espainiako Terminologiaren Liburu Zuria egiten ari dira, Institut Universitari de Lingüística Aplicada (UPF) eta Instituto Cervantes-en eskutik.
  • Aditu-batzordeez osatutako balidazio terminologikoko sistema bat garatzea pentsatzen da oraindik ere.
  • Ordezkaritza handiko hizkuntza-batzorde berri bat sortzen saiatzen ari gara, terminoak osatzeko eta maileguak espainieraz egokitzeko irizpide argiak ezartzeko aukera emango duena.

Bibliografía

Cabré, M. Teresa (2006). “La terminología del español: organización, normalización y perspectivas”. En CORCILLUM: estudios de traducción, lingüística y filología dedicados a Valentín García Yebra. Madrid: Arco/libros. pág. 721-733. ISBN 84-7635-648-X

Cabré, M. Teresa (2007). “Organizar la terminología del español en su conjunto: ¿realidad o utopía?”. En IV Congreso Internacional de la Lengua Española: Cartagena, 20007. Cartagena de Indias. ISBN 978-84-691-5709-1
http://congresosdelalengua.es/cartagena/ponencias/seccion_2/21/cabre_teresa.htm

Cabré, M. Teresa (2007). “Una propuesta de organización de la terminología del español: el proyecto TERMINESP”. En Donde dice… Boletín de la Fundación del Español Urgente 9. Madrid: Fundación del Español Urgente (Fundéu), pág. 4-6.
http://www.fundeu.es/files/revistas/DondeDiceN09.pdf

Cabré, M. Teresa (2008). “La Plataforma TERMINESP”. En González, Luis; Hernúñez, Pollux (coord.) Traducción: contacto y contagio. Actas del III Congreso «El español, lengua de traducción», 12 a 14 de julio, 2006. Puebla (México). Bruselas: ESLEtRA, pág. 255-261.
http://cvc.cervantes.es/lengua/esletra/pdf/03/020_cabre.pdf

Aguado de Cea, Guadalupe (2010) “AETER y Terminesp”. En González, Luis; Hernúñez, Pollux (coord.) El español, lengua de traducción para la cooperación y el dialogo. Actas del IV Congreso «El Español, Lengua de Traducción», 8 a 10 de mayo de 2008. Toledo (España). Bruselas: ESLEtRA, pág. 261-265.
http://cvc.cervantes.es/lengua/esletra/pdf/04/033_aguado.pdf