Terminesp datu-base terminologikoa Wikilenguako Terminoteca-ren parte da. Espainiako Terminologiako Elkarteak (AETER) sustatutako espainierazko datu-banku terminologikoa da, Espainiako Normalizazio eta Ziurtapen Elkarteak (AENOR) emandako datuetatik abiatuta sortua.
Terminesp datu-banku terminologikoaren helburu nagusia da Espainiako UNE arauetan jasotako hamarnaka mila terminoen definizioak eskaintzea, beste hizkuntzetako ordainekin batera, halakorik balego eta bertan agertzen diren moduan.
Hauek dira terminoen informazio-eremu posibleak:
- Definizioa
- Hizkuntza
- UNE Araua
- Oharra
- Alemanezko terminoa
- Espainierazko terminoa
- Frantsesezko terminoa
- Ingelesezko terminoa
- Italierazko terminoa
- Latinezko terminoa
- Suedierazko terminoa
- Arauaren izenburua
Informazio gehiago nahi izanez gero, orrialde hau kontsulta daiteke:
http://www.wikilengua.org/index.php/Wikilengua:Terminesp
Terminesp datu-base terminologikoa Real Academia Españolak eta FECYTek sustatutako Enclave de Ciencia plataforman ere eskaintzen da, baliabide gisa: https://enclavedeciencia.rae.es